Portugaleteko Zinema Express Jaialdiaren edizio berri bat martxan dago. Berriro, inskripzioak zabalik daude 10 orduetan film labur bat pentsatzeko, grabatzeko eta editatzeko gai zareten guztiontzako. Urte honetan ekainaren 27an da hitzordua. Inskripzioak ekainaren 14ra arte zabalik daude, plazak lehen ez amaitzekotan, beraz… azkar ibili!
Ekitaldia partaideen harrerarekin hasten da 8.30etan eta sari banaketarekin amaituko da gutxi gorabehera 23.00etan. Egun frenetikoa zein dibertigarria izango da. Ezin duzue galdu!



