Aurten Lander Otaolak gure epaimahaia osatzen du. Landerrek, nahiz eta gaztea izan, jada bai antzertian, bai zineman, bai telebistan esperientzia handia du.
18 urteetan aktore bezala hasi zen lan egiten, antzertian debuta egin zuenean. Urte horretan berean jada bere lehen filma egin zuen, “La máquina de pintar nubes” delakoa, Aitor Mazok eta Patxo Telleriak zuzendutakoa. “Zorion perfektua”, “Sukalde kontuak”, “Triku balsa” ( laster estreinatuko dena) direlako zinemako film luzeetan eta “El precio de la libertad”, “El extraño anfitrión” edo “Gernika bajo las bombas” tv-movietan parte hartu du, beste batzuen artean.
“Vaya semanita” delako ETB-2ko ezaguna den programa sasoi batean ere parte hartu zuen.
Antzerkigile bezala, Max de Teatro Euskarazko Egile Onenarentzako sarira izendatua egon da, Galder Perez eta Mikel Losadarekin batera. Antzerki-muntaketa desberdinetan eta film laburretan gidoilaria bezala ere parte hartu du. Idatzi duen azken film laburra “Preguntador” delakoa da, Iñaki Reyna-ren ondoan kozuzendu duen lana.
Hemendik epaimahaiaren kide bezala bere parte-hartzea eskertzen dugu.




