NOLA IRITSI

Portugalete Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Bilbotik kilometro gutxitara.


METROZ


METRO Bilbo L2. Bilbo / Portugalete / Santurtzi

ERREPIDEZ


Portugaletera autobideaz irits daiteke zuzen-zuzen Espainia zein Europako edonondik. A8 autobia A68 autopistarekin dago loturik. E70 errepidea A8 autobidera doa Santanderrerantz. BI-3739 toki errepideaz ere joan daiteke. N1 autobiak (Madril-Irun) Bilbao eta Madril lotzen ditu eta bide nagusia da hegoalderantz joateko. Mediterraneo aldetik etortzeko, berriz, biderik azkarrena Autopista Vasco-Aragonesa (E 805) izenekoa da. Kantauriko kostaldetik Kantauriko autobideaz iristen da Bizkaira. Eta, azkenik, Bilbao-Behobia (E70) autopistak lotzen du Bizkaia Europarekin.

AUTOBUSEZ


Autobus lineak:

A3152 Bilbao-Portugalete (por autopista)

A3115 Bilbao-Santurtzi

Bizkaibus. TEL.: 902 22 22 65

www.bizkaibus.net

Bilboko bus-geltokia (Termibus) Garellano aldean dago, San Mames futbol zelaiaren ondoan. Termibusen geltoki bana dute metroak eta Renfeko trenak. Termibus: 94 439 50 77 www.termibus.es

TRENEZ


Renfek Bilbao Espainiako hiriburu gehienekin lotzen du, eta Europarekin ere bai, Frantziako Hendaia eta Le Pehrts muga-guneen bitartez. Abandoko geltokian, trenaz gain, metroa ere badago. Tren bidezko komunikazioak, beraz, onak dira inguruko herriekin eta Espainiarekin ere bai. Portugaleten aldiriko trena badago: Bilbao-Santurtzi lineakoa, alegia. Bilbon hauxe dugu:

Helmugak:

Ibilbide luzeko trenak: Madril, Bartzelona, Levante, Galizia, Andaluzia.

Aldirikoak: Laudio, Urduña, Ezkerraldea.

Helmugak: Donostia, Durango, Bermeo, Sondika, Derio, Lezama.

Helmugak: Santander, Oviedo, El Ferrol, Balmaseda…