OINARRIAK

Dale Al Play Elkarteak “XVIII. ZINEMA EXPRESS JAIALDIA” antolatu du, honako oinarri hauen arabera:

1.- Portugaleteko Zinema Express Jaialdia 2026eko irailaren 26an (larunbata) ospatuko da. Plazak bete arte, nahi duten guztiek parte hartu ahal izango dute, inolako mugarik (adina, nazionalitatea…) ez dagoelako.

2.- Parte-hartzea, taldeka egingo da eta bakoitzak gehienez 7 kide izango du.

3.- Jaialdian parte hartzeko, aurretik izena eman behar da www.www.festivalcineexpress.com webgunean eta hurrengo datuak beharrezkoak izango dira:

  • Taldearen izena
  • Taldeko arduradunaren izen-abizenak eta NAN zenbakia
  • Taldeko arduradunaren telefono zenbakia
  • Taldeko kide guztien izen-abizenak
  • Taldeko kide guztien helbide elektronikoa
  • Taldeko kide guztien jatorria
  • Taldeko kide guztien adina jaialdiaren orduan
  • Adingabeek parte hartzeko sinatutako baimena (hala badagokio)

4.- Izena emateko epea, 2026eko ekainaren 10etik irailaren 9ra bitartean zabalik egongo da. Antolatzaileek eskubide osoa dute ezarritako data baino lehenago epea ixteko baldin eta parte hartzeko plazak agortzen badira.

5.- Film laburrak jaialdiaren egunean bertan burutu beharko dira. Horretarako, parte hartzen duten taldeek 10 orduko tartea izango dute, 9:00etatik 19:00etara arte.

6.- Talde bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du.

7.- Film laburrak burutzeko jarraitu beharreko gaiak jaialdiaren egunean bertan argituko zaizkie partaide guztiei, 9:00etan, Portugaleteko Gazte Gelan.

8.- Film labur bakoitza, taldearen arduradunak bete eta sinatu behar duen fitxa batekin entregatu behar da. Film laburra ez da onartuko fitxa hau gabe.

9.- 19:00ak baino beranduago entregatutako lanek, ezin izango dute saririk jaso.

10.- Film labur bakoitzaren iraupena, ez da 3 minututik gorakoa izango, kreditu-izenburuak barne. 3 minutuko iraupena gainditzen duten lanek ezin izango dute saririk jaso.

11.- Antolatzaileek jaialdiaren egunean Portugaleteko hainbat toki proposatuko dituzte. Filmetan leku horietako hiru gutxienez agertu beharko dira.

12.- Filmek jatorrizkoak eta argitaragabekoak izan beharko dira. Egile-eskubideei buruzko legeria hautsiz gero, antolatzaileek ez dute horren erantzukizunik izango.

13.- Film laburretan AAren (Adimen Artifiziala) erabilerari buruz:

Egile nagusia pertsona fisiko bat den eta sormen-lan original eta zuzena egin duen obrak baino ez dira onargarriak izango. AAren erabilera baimenduta egongo da laguntza-Prozesuetarako soilik.

AA tresnen erabilera baimenduta egongo da baldin eta ez badituzte ordezkatzen azken obraren sormen-erabakiak, ezta modu autonomoan sortzen ere.

Legezko araudia eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzen dituzten AA sistemak soilik erabili ahal izango dira.

Antolakuntzak prozesu sortzaileari eta erabilitako tresnei buruzko informazio osagarria eskatu ahal izango du, obra onargarria den egiaztatzeko.

14.- Film laburrak euskaraz zein gaztelaniaz aurkez daitezke.

15.- Film laburrak antolatzaileek emango duten USB batean entregatuko dira.

16.- Hurrengo formatuak lehentasuna izango du, dena den, beste formatu batzuk onar daitezke antolatzaileek egoki ikusten badute: H.264 MP4 edo MOV (1280×720 / 1920×1080).  Hala ere, antolatzaileek formatu honetan aurkeztu ez diren film laburrak ez proiektatzeko eskubidea izango dute.

17.- Adingabeek parte hartu ahal izango dute, baldin eta guraso-ahala edo tutoretza duten pertsonek horretarako baimena ematen badute.

Izena emateko, nahitaezkoa izango da adingabeentzako baimen-inprimakia behar bezala beteta aurkeztea ama, aita edo tutore legalaren sinadurarekin.

Jaialdiaren antolakuntzak ez du inolako erantzukizunik izango parte-hartzaileek behar bezala emandako baimen baliodunik ez izateagatik sor daitezkeen ondorioen aurrean.

18.- Parte hartuko duten film laburrak jaialdian proiektatuko dira.

19.- Film laburren irabazleak aukeratzeko, antolatzaileek euskal ikus-entzunezkoen munduan ezagutza zabala duten hiru epailek osatutako epaimahaia izendatuko dute.

20.- Lehenengo sailkatuek hurrengo sariak jasoko dituzte:

  • 1. saria: 1.000 € + trofeoa
  • 2. saria: 800 € + trofeoa
  • 3. saria: 600 € + trofeoa
  • Akzesita saritu gabeko Portugaleteko egile onenari: trofeoa
  • Euskaraz ekoiztutako film labur onenaren saria: trofeoa

Diru-kopuru hauei, indarrean dauden arau fiskalekin bat etorrita, nahitaezkoak diren atxikipenak aplikatuko zaizkie. Diru-kopurua, talde bakoitzean inskribatutako kideen artean banatuko da, taldekide guztiak diru kopuru bera jasotzen.

21.- Epaimahairen erabakia apelaezina izango da.

22.- Epaileek sari bat edo guztiak hutsik utzi ahal izango dituzte.

23.- Partaideek antolatzaileei burututako film laburren komunikazio publikorako eta erreprodukziorako eskubideak ematen dizkiete, modu ez esklusiboan, jaialdirako promoziorako helburuekin bakarrik (proiekzioak jaialdian zehar, web-orrialdean, jaialdiaren Youtube, Instagram eta Facebooken kanal ofizialetan eta jaialdiaren babesleen kanaletan).

24.- Lehiaketa honetan parte hartzeak, hemen aipatutako oinarriak onartzea dakar.

 Lehiaketari buruzko edozein informazio behar izanez gero, antolatzaileengana jo daiteke hurrengo telefono zenbakian 94 602 19 06, edo info@festivalcineexpress.com helbide elektronikoaren bidez.