Pintxoen IV. Ibilbidean laguntzen dugu

Portugaleteko Pintxoen IV. Ibilbidea maiatzaren 31n hasi eta ekainaren 23an bukatuko da. Ostegun, ostiral, larunbat eta igandeetan, 12:00etatik 15:30era.

Establezimendu parte-hartzaileen zerrenda, hau da, ibilorria, establezimenduetan bertan lortuko duzu. Gainera, establezimenduok erraz identifikatuko dituzu, atean edo sarreran kanpainaren kartela erakutsiko baitute.

Pintxo guztien prezioa euro batekoa izango da. Pintxoek ere identifikagarri moduan erakutsiko dute lehiaketaren etiketa edo logoa. Bost sari ezberdin egongo dira: 1., 2., eta 3. saria, pintxo berriztatzaileenarentzako saria eta herri-sarria. Gainera, aurtengo berrikuntza zineari lotutakoa dugu, “ Pintxo de cine”saria, hain zuzen ere. Saria Zinema Express V. Jaialdiaren arduradunek emango dute.

Gainera, bezeroak ibilbidea egitera eta pintxorik onenak aukeratzera animatzeko xedez, La Posada de Somo ostatuan egonaldi xarmangarria, bi lagunentzat, zozketatuko dugu.

Botoa eman ahal izateko, ibilorrian Portugaleteko planoan kolorez (urdina, morea, berdea, gorria eta beltza) bereizitako zonaldeetako bina zigilu gutxienez jarri eta establezimendu parte-hartzaileetako batera eraman behar da ekainaren 23a baino lehen.

Merkataritza Sustatzeko Bulegoaren bitartez antolatu da kanpaina hau, udalerria ostalaritzaren bidez sustatzeko, Portugalete gastronomia, turismo eta merkataritzaren erreferente bilakatzeko eta pintxoaren kultura eta ohitura are gehiago sendotzeko.

Pintxoen Ibilbidea kartela