Joseba Beristain gazte-gaztetandik hasi zen musikagintzan. Itzain, Itzaletik edo Vostok pop-rock taldeetan hartu zuen parte. Hala ere, berehala uztartu zuen musika bere beste zaletasun batekin, alegia, zinearekin.
Joseba Beristainek urteak daramatza soinu-bandak egiten ikusentzunezko lan ororentzat. Asko izan dira Beristainek parte hartutako proiektuak: film dokumentalak (Mafia, la cara sucia de Italia), fikziozko filmak (Mystikal), publizitatea (Fagor, Olaiaren erronka) eta film labur ugari (Decisiones, Yayos …).
Beristain birritan hautatu dute Kordobako musika nazioarteko jaialdiaren Jerry Goldsmith sari prestigiotsuetarako.




