LEYRE BERROCAL ERE EPAIMAHAIAN

Leyre Berrocal aktorea ere epaimahaian izango da. Bera arte eszenikoetan  aditua da Euskal Herriko Unibertsitatean.

Nick Hamm, Pasiones Rotas filmaren zuzendariak aurreneko aukera eman zion pantaila handian lan egiteko. Izan ere, Frances McDormand, Franco Nero, Polly Walker, Marisa Paredes eta Ariadna Gil aktore bikainekin egin zuen lan. Handik hona, telebistan, antzerkian eta zinean jardun du bai film luzeak egiten baita laburrak ere. Mariano Barroso, Javi Rebollo, Natalia Menéndez, Kepa Sojo, eta Ana Murugarren zuzendarien gidaritzapean ere egon da. Hauexek dira berriki parte hartu duen proiektuak: Camera Obscura film luzea, El precio de la Libertad TV movie, El primer último día film luze esperimentala, 29 ordutan egina Javi Arriaga eta Guillermo Llagunoren zuzendaritzapean eta Luis Mariasen Fuego thriller psikologikoa, estreinatzear dagoena, hain justu ere.

Antzerki-munduan ere aritu da zenbait pieza labur, dramatiko eta komiko antzeztu baititu Antzerki Laburreko Jardunaldietan Pabellón 6-n. Egun, Mikel Alvira idazlea, Txemi Del Olmo bikoizlea eta Barakaldoko Udal Banda lagun dituelarik Perturbatio eta Cothurnata ari da antzezten.

Malagako Zinemaldiaren X. edizioko film laburren epaimahaikide ere izana da. Era berean, Bilboko Fant XV. edizioko film luzeetan.

LeyreBerrocal