Bigarren epailearen baieztapena

Jone Landaluze

Enpresa ikasketak egin zituen Mondragon Unibertsitatean eta Deustun komunikazioan espezializatu zen, geroago ETB telebistako programen produkzioan aritzeko.

2010ean, animazioaren munduan murgildu zen, konkretuki 3D animazio produkzioaren ekoizpen exekutiboan. Gaur egun, MIA (Emakumeak Animazio Industrian) eta EPE IBAIA (Euskadiko Ekoizleen Elkartea) Zuzendaritza Batzordetako kidea da.

Jone, nazioarteko zinema eta telebista merkatuetan parte hartzen du eta 2016az geroztik, Dibulitoon Studioko ekoizle exekutiboa da “Elkano lehen mundo bira”, “Yoko” animazio seriea, “El viaje más largo”edo “Kantauri” filmen produkzio-zuzendaria izanik. Estreinatu den azken proiektua “Robotia” izan da, Argentinako Malabarrekin batera ekoiztutako 3Dko animaziozko film luzea Blenderrean eginda.

Gaur egun, “Winnipeg, el barco de la esperanza” eta “Korri, kuru, korri” film luzeetan ari da lanean.