Aurtengo edizioan epaimahaikide paregabea izango dugu, hots, Gaizka Urresti zine-zuzendaria. Gaizka, zine-zuzendariaz gain, gidoigilea eta ekoizlea ere bada. Izan ere, aurten Goya saria jaso du “Abstenerse agencias” lanari esker fikziozko film laburrik onenaren kategorian.
Portugaleten jaiotako zuzendari hau bere lan-ibilbidean film laburrak egiten aritu da urte askoan. Horretaz gain, zazpi film luze ere ekoitzi ditu, besteak beste, “El último guión. Buñuel en la memoria” dokumentala. Javier Espadarekin batera zuzendu zuen dokumental hori nazioarteko 40 jaialditan baino gehiagotan aurkeztu du.
Halaber, 2004. urtetik 2007ra bitartean zuzendari-lanak egin ditu Cinefrancia zinemaldian.
Atsegin handia da lehen mailako zinegile ospetsu bat gure artean izatea.




