
Aranzazu Calleja
Arte ederretan lizentziaduna, biolin irakaslea eta musikoterapeuta da. Bilboko Kontserbatorioan eta Bartzelonako Musics Tailerrean ikasi zuen geroago Bostongo College of Music-en beka bat jasotzeko.
Borja Cobeagarekin batera hasi zen zinemarako musika idazten. Bere lehen kolaborazioa, Goya sarietarako izendatua izan zen (La primera vez, 2001) eta bigarrena, Oscar Akademia sarietan (Éramos pocos, 2005). Geroztik, ez ditu proiektuak kateatzeari utzi.
Bere filmografiaren artean, “Psiconautas”, Alberto Vázquez eta Pedro Riveroren “Los niños olvidados” (2017ko Animaziozko Film Onenaren Saria), Galder Gaztelu-Urrutiaren “El hoyo”, Pablo Agüeroren “Akelarre” (2020ko Goya eta Platino saridunak Jatorrizko Musika Onenean Maite Arroitajauregirekin batera), Alauda Ruiz de Azúaren “Cinco Lobitos” edo Paul Urkijoren “Irati” (Maite Arroitajauregirekin batera) bezalako izenburuak nabarmentzen dira.
Bere azken lanak, Galder Gaztelu-Urrutiaren “Rich Flu” eta Moriartien azken filma “Marco” dira.



