- Instagram-en kontua daukaten eta @cineexpressportu kontua jarraitzen duten guztiek lehiaketan parte hartu ahal izango dute.
- Lehiaketan parte hartzeko, Instagram-en story bat argitaratu behar da @cineexpressportu kontua aipatzen.
- Instagram kontua pribatua izanez gero, story-aren pantaila-harrapaketa @cineexpressportu kontura bidaltzea beharrezkoa izango da mezu pribatuaren bitartez.
- Irabazlea, 2025eko irailaren 20an 21:30tan zozketaren bidez hautatuko da @cineexpressportu aipatzen duten story guztien artean.
- Zozketarako, jaialdiaren egunean bertan partekatutako story-ak soilik kontuan hartuko dira 00:00 eta 21:30 ordu bitartean.
- Lehenengo unean, story-aren irabazle bat aterako da eta 3 ordezko batuko zaizkio erauzketa-ordenaren arabera.
- Parte hartzea, Instagram arauen arabera zorrozki burutuko da, bereziki, “Zure konpromisoak” atalari dagokionez: https://help.instagram.com/581066165581870/?helpref=hc_fnav&locale=es_LA
- Zozketaren irabazlearen izena, 2025eko irailaren 20an bertan emango da sari banaketa bitartean eta bere Instagram kontura mezu zuzen bat bidaliko zaio ondorengo eguneetan.
- Irabazleak bere Instagram kontura bidaliko zaion mezu zuzenean eskatzen zaion informazioa eman beharko du 48 orduko epean. Horrela izan ezean, saria eskatzeko eskubidea galduko du eta bere lekua, lehen ordezkoak hartuko du baldintza berberak betetzen. Osterantzean, saria bigarren edo hirugarren ordezkoek hartuko dute.
- Saria: Portugaleteko Puente Colgante Boutique Hotelean bi pertsonentzako gau bateko bonua eta Puente Colganteko pasarelarako sarrerak dira. Sariaz gozatzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik erreserba egitea eta adierazitako datan eskuragarritasuna izatea (2026eko irailaren 20ra arte balioko du). Uztailean, abuztuan eta irailean, gehigarri bat aplikatuko da. Saria ez da transferigarria.



