Jaialdiaren edizio honetan Josu Eguren gure epaileen artean egoteko zortea dugu.
Askok EL CORREOrako eta VOCENTO taldearen goiburu erregionaletarako zinema kritikari bezala ezagutuko duzue. Irrati askotan zinemari buruz mintzatu egin da ere, gaur egun, ONDA CERO Bizkaian entzun ahal diozue.
Gainera, Emakumeek Zuzendutako Zinemaren Erakusketaren programatzaile da, baita BIBE Films erakusketaren, Xprest Jaialdiaren eta beste hainbat jardunaldi zinemazaleen zuzendari ere.
Zalantzarik gabe, zineman jakitun handi bat izango dugu aurtengo film laburrak epaitzen.



