Lehiaketa honetako berriak komentatzen hasiko gara eta lehenengoa gure epaimahaiako lehenengo epaimahaikidea aurkezpena da.
Yannick Vergara da, aktore gaztea, Goenkale sail arrakastatsuan Rakel pertsonaia antzezten bere burua ezagutzera eman zuena, ETB-1ean emandakoa. Bai “Euskolegas” ,bai ” Qué vida más triste” direlako sailetan, bai “El extraño anfitrión” telefilmean, bai “Vaya Semanita Cambio Radical” umorezko programan ere ikusi ahal izan dugu.
Film labur askotan ere parte hartu du, aktore nagusientzako Kino saria lortzen, “Menú para tres” delako film laburreko lanarekin. Aldi berean antzerti-lanak egiten ditu.
Mila esker zure laguntzagatik, Yannick!




