Parte-hartzeko izena emateko epea irekita!

Gaur bertan ireki dugu Portugaleteko Zine Express Jaialdiaren VI. edizioan, aurtengoan, parte-hartzeko izena emateko epea eta ekainaren 15a arte egongo da zabalik, plaza guztiak bete arte. Hortaz, apunta zaitezte lehenbailehen! Orobat, gogorarazi nahi dizuegu webguneko galdetegiaren bitartez baino ez dagoela izen-ematea egiterik.
Oinarri-arauetan informazio osoa izango duzue eskuragarri. Har ezazue parte! Zuen zain gaude!