YLENIA BAGLIETTO, AURTENGO EDIZIOAREN EPAILE

Ylenia Baglietto aktorearekin VIII. Zinema Express Jaialdiko epaimahaia ezagutarazten hasten gara.

Oso gazte izan arren, eibatar honek  jarduera luze bat izan du telebistan, antzerkian zein zineman.  2015ean aktore berri onenari Ercilla saria irabazi zuen Chejov-en “La Gaviota” lanean egindako paperari esker.

Antzerki arloan, lan arrakastatsuetan lan egin du, “Cabaret Chihuahua” (Felipe Loza), “La viuda alegre” (Emilio Sagi)  edo “Txanogorri gordin ” (Galder Pérez) besteak beste. Telebistan, Goenkalen egindako Gotika paperagatik gogoratuko duzue.

Zineman, bestalde,  “Alaba Zintzoa” (Javier Rebollo), “Tres mentiras” (Ana Murugarren) edo  “Ocho apellidos catalanes” (Emilio Martínez Lázaro) filmetan lan egin du.  “La dama guerrera. La leyenda de Ana de Velasco” (Ana Murugarren) kontaera historikoaren protagonista izan da ere.

Gainera, antzerki zuzendaritzarekin ere ausartu da “Mi última noche inestable” lanarekin.

Gozamen handia da aktore polifazetiko honek gure epaimahaiaren parte izatea.

Ylenia 2