XV. JAIALDIA MARTXAN

Aurten ere, Portugaleteko Zinema Express Jaialdia itzuliko da. Gaurtik (2023ko uztailaren 12a) irailaren 4ra arte eman dezakezue izena 15. edizioan parte hartzeko.

Oso erraza da! Nahikoa duzue gure web orrian dagoen formularioa bidaltzea, eta izen-ematea posta elektroniko bidez baieztatuko dizuegu.

Gogoratu plazak mugatuak direla; beraz, horiek irailaren 7a baino lehen betetzen badira, izena emateko epea lehenago itxiko da. Ez utzi pasatzen!

Prestatu zuen taldeak, eta animatu parte hartzera!

Aurten ere Portugaleten izango gaituzue zain!